Tuesday, November 21, 2006
- 2006ko irailaren 21ean errodatu genuen SK42 estudioetan.
- "Platoan" errodatzen genuen lehendabiziko aldia zen, guztiz berria guretzat eta 4,5x3 metroko neurria zuen teloia erabili genuen eszenatoki gisa.
- Protagonistak? Ane Zabala eta Xabier Retxe aktore amateurrak kontratatu genituen, esperientzia gutxi baina lan egiteko gogo izugarria erakutsi zuten errodajean. Aktoreen zerrendan, bi lagun berezi: Freud & Virginia (urontziko arraintxo laranjak). Kuriositate gisa esan beharra dago, Freud gixajoak ez zuela 4 egun besterik iraun gure artean, ez zen gure errua izan ez baikenion tratu txarrik eman, errodajeko erritmoa gaindiezina egin zitzaion. Gogoan zaitugu Freud.
- Laguntzaile gisa Edurne Urbina, (la de los cafés) izan genuen, eszenaz-eszena aktoreak apaindu eta kola-kao beroz hornitzen gintuena. Gogora ekarri beharreko esaldia: "aiiii logureeeee!!!!!".
- Gaueko 12etan hasi ginen errodatzen eta orduak aurrera joan ahala, logura zela ta mila gauza zirela, burua galtzen hasi ginen eta hortik jaio zen laburmetrai honen alde "alternatiboa". Errodajea goizaldeko 5etan amaitu genuen. Gogoratzeko esaldia: "k no me dé en la txabeta kontxoooo!!!!!!!" edo "Y mi abuela gaitera!!!!".
- Eskerrak izugarrizko katering-a genuela prestatuta, tortila, sandwichak, azeitunak, patatak, kola-kao, fanta naranja... Indarrak biltzeko beharrezkoa zen, bestela...
- Laburmetrai honetan, omenaldi txiki bat egin nahi izan genion Markos Zapiain filosofo kontenplatiboari, bere "Zenbait Terrorista" liburua erakutsiz eta baita arrainei gure autore gogokoenen izenak jarriz, Freud & Virginia.
- Amaitzeko, hitz batez definituko dugu esperientzia: EROMENAAAAA!!!!!!!

Monday, October 16, 2006
Milaka arazo izan onoren, ASS KICKERS proiektua alde batera uzteko erabakia hartu dugu, epe luzera, proiektu hau bukatzeko asmoa dugun arren. Hala ere, ez kezkatu! Harribolas films-en ibilbidea aurrerantz baitoa. Errodatu dugu jada gure hurrengo laburmetraia izango den INSTRUCCIONES PARA QUE EL SILENCIO SEA INCÓMODO. Laster izango duzue ikusgai eta irakurgai hemen trailerra eta errodajeko argazki eta bitxikerien kontaketak.
Despues de tener mil y un problemas, finalmente hemos decidido posponer el rodaje de ASS KICKERS por el momento, sin intenciones de abandonarlo en su totalidad. Aún así, ¡no os preocupeis! Harribolas films se abre camino con nuevos proyectos, como es el ya rodado INSTRUCCIONES PARA QUE EL SILENCIO SEA INCÓMODO. Próximamente podreis ver el trailer, las fotos del rodaje y leer algunas curiosidades del mismo.
Wednesday, June 14, 2006
Sunday, March 19, 2006
Friday, March 10, 2006
Saturday, February 11, 2006
Maitasunari buruzkoa da eta denborari buruzkoa ere. Amaia kanpora doa ikastera 6 hilabetez eta bere mutilaguna, Urko, ez da aireportura garaiz heltzen bera agurtzeko trafikoaren erruz. Amaia itxaroten dagoela bere maitalea agertuko da bertan, Alex. Hortik aurrera zer gertatzen den jakin nahi baldin baduzue ikusi laburmetraia.
2005eko abenduaren 30 ean eta 2006ko urtarrilaren 3 eta 7an grabatu zen Loiuko aireportuan eta Bermeon.
Sunday, February 05, 2006
Una nueva productora acaba de nacer.